eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Landa-negozioek marketin digitala besarkatu dute ekomomikoki hazteko

Arabako landa-eremuko hogei bat negozio txikik marketin digitaleko tresnak txertatu dituzte Egibideko (Hetel) eta Ciudad Jardín-eko (Ikaslan) Marketin eta Publizitateko eta Salmenten Kudeaketako Goi Mailako Zikloko ikasleen laguntzarekin, bi ikastetxeetako irakasleek eta ikasle ohiek gidatuta.

Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektuaren helburua enpresa-ekimen horien lehiakortasuna sustatzea da, gehienak landa-eremuan kokatutako enpresa txikiak.

ESPERIENTZIA ABERASGARRIA

Lanbide Heziketako zentroek enpresei lagundu diete komunikazio digitaleko eta produktu eta zerbitzuen online salmentako estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko proiektuetan.

Gure ikasleek benetako proiektuetan lan egiteko eta gaitasun profesional eta pertsonal berriak garatzeko aukera izan dute. Esperientzia, duela bost urte hasi genuena, oso aberasgarria da oraindik.

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK

Parte hartu duten enpresek sektore oso desberdinetan egiten dute lan. Landareak eta laboreak hobetzeko parke agriboltaikoak bultzatzen dituzten enpresak, txakur fisioterapiako eta hauen muskuluak indartzeko espezialistak, ibilgailuentzako zibersegurtasunekoak, ehun-diseinuakoak, landetxeetakoak, upeltegietakoak, kontserbazioetakoak eta ingurumen-hezkuntza edo landa-dekorazioa eta artisautzakoak.

Parte hartu duten enpresen balorazioa oso positiboa izan da. Guztiek dituzte tresna digitalak, beharren eta garapen-unearen arabera.