eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Lanbide Heziketarako graduondokoak Mendizabala eta Laudioalderen eskutik iritsi dira Ikaslan Arabara

Bi espezializazio-ikastaro irailean hasiko dira ematen: ibilgailu elektrikoen eta hibridoen mantentze-lanak eta fabrikazio adimenduna.

Mendizabala LHIIk ibilgailu elektriko eta hibridoak mantentze-lanak espezializazio ikastaroa eskainiko du datorren ikasturtean. Ikasturte akademiko batean egingo da, 990 ordutan (340 ordu lantokietan), eta, sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Erdi Gradua (Mendizabalan ere ematen da) edo Makineria Elektromekanika edo Trenetako gurpildun materiala mantentzea.

IES Laudiolde BHIk, bere aldetik, Fabrikazio adimensuneko Espezializazio Ikastaroa emango du. Halaber, 990 orduko iraupena izango du, eta ikastaro honetan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dira: fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, fabrikazio mekanikoko diseinua, sistema elektrotekniko eta automatizatuak, mekanika industriala, mantentze elektronikoa edo automatizazioa eta robotika industriala.

Bi ikastaroek irteera profesional garrantzitsuak eskainiko dituzte etengabe hazten ari diren eta futuro proiekzio handia duten sektoreetara.