eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Lanbide Heziketan sartzeko probetan izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartekoa izango da

Lanbide Heziketako zikloetara zuzenean sartzeko eskatzen den titulazio akademikorik ez baduzu, apirilaren 19an eta 20an egingo diren sarbide-proben bidez egin dezakezu. Horretarako, izena eman behar duzu otsailaren 10a baino lehen, eta azterketa-eskubideak martxoaren 10a baino lehen ordaindu.

Izena zentro hauetakoren batean eman daiteke (ikus hemen) edo ikasgunearen bidez.

Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta ikasleek aukeratzen duten hizkuntza erabakiko dute.