2025eko urriaren 6ra arte egongo da zabalik unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2025-2026 ikasturterako ikasketa-bekak eta -laguntzak eskatzeko epea. Jarraian, eskaera on line egin ahal izateko informazio guztia aurkituko duzu, baita baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa edo zalantza ohikoenen erantzunak ere.
Eskabideak Zuzenean-en egoitzan egin ahal izango dira (Ramiro de Maeztu kalea 10, Vitoria-Gasteiz).



