Emakumea Lanbide Heziketara hurbiltzen eta genero-arrakala murrizten jarraitzeko, Ikaslan Gipuzkoak bost gida garatu ditu enpresei, orientazio-zerbitzuei eta hezkuntza-maila desberdinetako (LH, DBH – Batxilergoa eta LH) familiei zuzenduta.
Material horiek «LHak gara, etorkizuneko profesionalak gara» proiektuaren parte dira, eta Silvia Muriel (Ncuentra) genero berdintasunean adituak parte hartu du. Gipuzkoako eta Nafarroako Lanbide Heziketa Publikoko 3.000 ikasle baino gehiagoren testigantzak ere hartu dira kontuan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuaren laguntza izan duen ekimen hau osatzeko, enpresa-elkarteen, hezkuntza-orientazioko arloen, familien eta ikastetxeen aurrean aurkeztu da proiektua.