Lanabes programak etengabe bultzatzen du euskararen erabilera Arabako enpresen esparruan, eta fase berri bat aurkeztu du gaur, sektore sozioekonomikoari eskaintzen dizkion baliabideen kopurua handitzeko.
LANEKIren bidez, LHko zentroei eta enpresei prestakuntza emango zaie LH duala euskaraz egiteko. Euskararen egoeraren diagnostikoa azkar egiteko tresna bat jarriko zaie eskura.
Iaz, 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen sustapenari eta erabilerari buruz dagoen interes-maila aztertzeko landa-lana egin zuen Foru Aldundiak. Gaur egun, lurraldeko 24 enpresak egin dituzte euskara planak eta 192k Bai Euskarari ziurtagiria dute.
Ekitaldian parte hartu dute Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Pascual Gomez SEAko presidenteak. Halaber, beste eragile batzuen artean, Javier Ochoa de Alaiza Ikaslan Arabako presidenteak parte hartu du ekitaldian.