eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ethazi Astea ekainaren 7tik 10era bitartean egingo da modu digitalean

Maiatzaren 28an, ostirala, amaituko da TKnikak antolatutako Ethazi ikaskuntza-testuinguru berriari buruzko prestakuntza-jardunaldietan izena emateko epea.

Ekainaren 7tik 10era bitartean, Ethazi testuinguruan nolabaiteko esperientzia eta/edo prestakuntza duten irakasleei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira.

Saio horietan, Ethazi metodologiak dakarren ikaskuntzaren ikuspegi-aldaketan aurrera egitea ahalbidetuko duten gakoak eskainiko eta partekatuko dira.