eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Kamioi-maketa baino askoz gehiago

Mendizabala LHII LFPko Mekanizazioko bigarren mailako ikasleek ikasturte honetan Ethazi metodologiaren bidez landu duten erronka aurkeztu dute: kamioi-maketa bat diseinatzea eta gauzatzea. Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren inguruan antolatutako prestakuntza, konponbidea behar duen egoera problematiko batetik abiatuta egituratzen da. Horretarako, zikloko gaitasun teknikoak landu dira, baita zeharkako beste hainbat trebetasun ere: autonomia, ebazteko gaitasuna edo komunikazioa. Ikasleek epaimahaian defendatu dute beren proiektua, eta ikastetxeko ikaskideek “saldu” behar izan dute.