Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probak erdi-mailako edo goi-mailako ziklo bat egin nahi duten pertsonei zuzenduta daude, baina ez dituzte beharrezko baldintza akademikoak betetzen. Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, izangaiek proba gainditu beharko dute DBHko titulurik ez badute; goi-mailako ikasketetan sartzeko, berriz, Batxilergoko titulurik ez dutenek gainditu beharko dute proba.
Interesdunek on-line bete beharko dute eskabidea, ikasgunearen bidez, edo aurrez aurre, azterketa-zentroren batean. Onartuen behin-behineko zerrendak otsailaren 14an argitaratuko dira. Azterketak 2025eko maiatzaren 6an eta 7an eginen dira.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren web-orrian honako hauei buruzko informazio guztia aurki daiteke: onarpen-prozedura eta -baldintzak, prestakuntza-maila bakoitzerako gai-zerrendak eta ikasgaien araberako azterketa-ereduak.