Datorren ikasturtean oinarrizko lanbide heziketa bat edo erdi edo goi mailako ziklo bat ikasi nahi baduzu, gogoratu maiatzaren 23a baino lehen eman behar duzula izena. Online egin dezakezu, ikasgunearen bidez edo ikasketak egin nahi dituzun ikastetxeko idazkaritzan. Deitu ikastetxera edo bisitatu webgunea idazkaritza bakoitzaren ordutegiak desberdinak izan daitezkeelako.
Inskripzioa nahitaezkoa da ondoren matrikula egin ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturterako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako onarpen eta matrikula egutegia eta espezializazio ikastaroak argitaratu ditu.
ezagutu egutegia



