#TelekoSaria: oinarri teknologikoko LHko goi-mailako zikloetan egindako gradu-amaierako proiekturik onena. Itelazpik eta Ikaslanek 2018az geroztik duten hitzarmenean jasotako lankidetza-jardueretako bat da ekimena.
Itelazpin egiten diren jardueren antzeko ikasketak egiten dituzten ikasleak (telekomunikazioak, energia, elektronika eta obra zibila, batez ere) trebatzen laguntzea da helburua.
Deialdia 2021eko ekainaren 30ean bukatuko da. Aurkeztutako proiektuak uztailean eta irailean ebaluatuko dira. Saria urrian banatuko da.
Hona hemen ikasleen arteko lehiaketa sustatzeko bideoa.