eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Irailaren 30era arte eskatu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketarako ematen dituen bekak

Beka horiek eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da Lanbide Heziketako graduren batean matrikulatuta egotea eta Euskadin dagoen ikastetxe baimendu batean ikastea. Gainera, eskatzaileek oinarrietan ezarritako errenta- eta ondare-atalaseak bete behar dituzte.

Eskaerak online izapidetu daitezke, edo, irailaren 1etik aurrera, aurrez aurre, ikasketak egingo diren ikastetxera joanda.

Jarraian, eskaera behar bezala egiteko jarraitu beharreko urratsak aurkituko dituzue.


Esteka honetan, bekei buruzko informazio guztia aurkituko duzue: eskabide-inprimakiak, bai aurreko ikasturtean onuradun izan bazara, bai eskatzaile berria bazara, eskaera egiteko baldintzak eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Ateak zabalik eta aurrematrikula