Datorren ostiralean, irailak 5, hasiko da ofizialki 2025-2026 ikasturtea Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetan ematen diren prestakuntza-zikloetarako.
Ziklo horietakoren batean matrikulatuta bazaude, garrantzitsua da izena eman duzun ikastetxearen webgunea kontsultatzea, ikastaroa irekitzeko ekitaldien ordua eta lekua zehatz-mehatz ezagutzeko. Ikastetxe bakoitzak bere irekiera-ekitaldia antolatzen du, eta, beraz, informazioa aldatu egin daiteke.
Datu hauetarako sarbidea errazteko, hemen aurki dezakezu Ikaslan Araba sarea osatzen duten ikastetxe guztien kontaktuen zerrenda: IKUSI GEHIAGO




