Ikastaro honen helburua enpresako irakasleei edo tutoreei laguntzea da, beren lana errazagoa izan dadin. Horretarako, informazioa emango zaie, Euskadiko Lanbide Heziketa Dualaren funtsezko alderdiak ondo ezagut ditzaten, eta tresnak emango zaizkie, gazteak enpresan egingo duen prestakuntza-egonaldiaren plangintza eta jarraipena egin dezaten.
Prestakuntza-saioa honako hauek eman zuten: Jon Azkunak, Eusko Jaurlaritzako LHko Sailburuordetzako LH Dualeko koordinatzaileak; Ainhoa Rotatxek, Confebaskeko Prestakuntza Sailekoak, eta Aitor Larreak, Laudioalde Lanbide Eskolako Enpresen arduradunak.