Ikaslanek Merkalanen, I. Enplegu eta Trebakuntza Azokan, parte hartu du, Lanbidek astelehen eta asteartean Donostiako Kursaal jauregian egin duena. Asko izan dira Ikaslanen standera hurbildu direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako 63 ikastetxe publikok eskaintzen dituzten enplegatu eta langabeentzako ikastaroen eskaintza kontsultatzeko.
Merkalan, euskal enpresen eta enplegu-eskatzaileen beharrak biltzen ditu, zuzeneko arreta eskainiz.