Urriaren 1etik 3ra MerkaLan, Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokaren bosgarren edizioa izango da, eta ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak.
Berrikuntza gisa, aurten MerkaLan formatu mistora itzuliko da, eta, beraz, aurrez aurreko jardunaldi bat (urriaren 2an FICOBAn – Irunen) eta azoka birtualeko hiru jardunaldi (urriaren 1etik 3ra plataformaren bidez) izango dira. Bi modalitate horietan, enplegu-eskaintza ugarietara sartzeko aukera egongo da enpresen standetan.
Azoka bisitatzen duen pertsonak jarduerak hiru TXOKOTAN antolatuta daudela ikusiko du (ERRONKA, IPARRORRATZA ETA IKUSPEGIA), bakoitza bere programazio partikularrarekin (Kontsultatu hemen programazio osoa). Horietako batzuk nabarmentzearren, honako hauek aipatuko ditugu, besteak beste: escape room dinamikak (horietan hainbat lan-egoera planteatzen dira), lana bilatzeko adimen artifizialaren erabilerari buruzko ponentizak, edo hitzik gabeko hizkuntzak lan-elkarrizketan duen eragina. Halaber, orientatzaile profesionalen aholkularitza izango dute lan-elkarrizketak prestatzeko, eta CVrako argazki profesional bat ere egin ahal izango dute, doan.
Sarrera errazteko, antolatzaileek doako autobusak jarri dituzte. Horretarako, merkalan.eus webgunean sartu eta izena emateko formularioa bete besterik ez dute egin beharko.
Online ere parte har daiteke, 1etik 3ra egingo den azoka birtualaren plataforman erregistratuz. . Plataforma horretan, beren CVa igo eta hainbat sektoretako ehunka lan-eskaintza eskuratu ahal izango dituzte.