eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslanek Erasmus+ programari heldu dio berriro eta LH 400 bekadun baino gehiago bidali ditu Europara, ehun bat arabar

Martxoaren 1etik aurrera Europara Erasmus+ bekarekin joango diren Arabako LHko 97 ikasleak CIFP Mendizabala LHII ikastetxean bildu dira mugikortasun-programaren ildo nagusiak ezagutzeko eta abiatu aurretik azken argibideak jasotzeko.

Guztira, Euskadiko Lanbide Heziketako 432 ikaslek egingo dute hegan martxoaren 1etik 6ra bitartean, azken bi ikasturteetan ikasitakoa hurrengo 3 hilabeteetan praktikan jarri ahal izango duten herrialdeetara. Zehazki, Bizkaiko 206 ikaslek, Gipuzkoako 120k eta Arabako 97k hartuko dute parte. Frantziako, Italiako, Maltako, Portugalgo, Txekiar Errepublikako, Greziako, Austriako, Irlandako, Esloveniako, Bulgariako, Hungariako, Finlandiako, Suediako eta Poloniako enpresek hartuko dituzte ikasle horiek, COVID-19ak eragindako beste urte konplexu baten ondoren, mugikortasunak murriztuta jarraitu baitu.

Hilabete hauetan zehar, IKASLANek enpresa berrien bila lan egin du, COVID delakoagatik konpainia asko itxi ondoren, eta baita prezio merkeak dituzten ostatuen bila ere; izan ere, askok tarifak itxi edo igo dituzte hilabete hauetan.

Nazioartekotzea helburu estrategikotzat jotzen du Ikaslanek, beharrezkoa baita gazteen enplegagarritasunerako eta euskal enpresen lehiakortasunerako. 2003. urtetik, Ikaslanek mugikortasun-beka horiek kudeatzen hasi zenetik, 4.000 egonaldi baino gehiago kudeatu ditu ikasleentzako Europako enpresetan.

ERASMUS + bekek, EBk SEPIEren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez finantzatutako eta IKASLAN kudeatzen duen programa europarrak, ikasleen ostatua eta bidaia estaltzen dute, bai eta erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua ere. Era berean, ikasleek hiru hilabeteko tutoretza izango dute helmugako herrialdeetan.