Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia eta Ikaslan Gipuzkoa elkarteek eta Heize Euskal Eskola Publikoko Zuzendaritza Elkarteen Federazioak 2023an lehen aldiz sinatu zuten konpromisoa berritu dute, LHko ikastetxe publikoetako ikasleek lehen lan esperientzia izan dezaten Heizeri atxikitako ikastetxeetan.
Oraingoan, Isidro Zaldua, Ikaslan Gipuzkoako Lehendakaria, eta Íñigo Salaberria, Euskal Eskola Publikoko Zuzendarien Federazioko Presidentea izan dira.
Ikaslanen eta Heizeren arteko lankidetza-dinamika indartu egin da denborarekin, eta gero eta ikasle eta ikastetxe gehiago batu dira partaidetza horretara. 24-25 ikasturtean, 100 ikaslek baino gehiagok jaso dute prestakuntza Arabako eta Bizkaiko ikastetxe publikoetan, eta 40k baino gehiagok Gipuzkoako ikastetxe publikoetan.
Akordioaren beste ardatz garrantzitsu bat ingurune profesionaletan euskararen erabilera bultzatzea da. Akordio horri esker, LHko ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte testuinguru euskaldunetan.




