eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Erasmus+ Aurkezpena LHko 400 ikasleekin

Gaur, IKASLAN Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikasle bildu dira Bilboko Bizakaia Aretoan. Martxoaren hasieran, Europako enpresa batera joango dira, eta, bertan, praktikak egiteaz gain, maiatzaren amaieran, ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortzeko beharrezko aintzatespen akademikoa lortuko dute.

IKASLAN Mobilityko ordezkariek ongietorria egin ondoren, Rikardo Lamadrid Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta Alfonso Gentil Álvarez-Ossorio SEPIEko (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) zuzendariak hitz egin dute.

Ondoren, Julian Iantzi telebistako aurkezle ezagunak aurreko edizioetan beka jaso zuten bi gazterekin egin du bat.

Europan egingo duten bidaia eta egonaldiari buruzko gai praktikoak biltzen dituen bideo batek eman dio bide ikasleei dokumentazioa eman zaien jardunaldiaren azken zatiari.

DATUAK

Mailaren arabera, 220 ikasle goi mailako heziketa zikloetatik datoz eta 180 erdi mailatik. Probintzien arabera, 73k Arabako zentroetan ikasten dute, 179k Bizkaian eta 148k Gipuzkoan.

Alemania, Austria, Bulgaria, Kroazia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, eta aurten lehen aldiz, Serbia, dira edizio honetan gazte horiek hartuko dituzten herrialdeak.

Ikaslan, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, duela 20 urte hasi zen Europako proiektuaren kudeaketa lanean, eta 4500 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerriko herrialde batean.

Bekadun guztiek izango dute aukera doazen herrialdeko hizkuntzari eta kulturari buruzko on line ikastaroa egiteko, enpresan praktikak egin aurretik.

Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesional aberasgarria da, eta partehartzaileen % 20ari enpresek kontratatuta jarraitzeko aukera ematen die.