eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Arabako ordezkaritza bat Lituaniara joan da Baltikoko Lanbide Heziketa ezagutzera

Arabako LHko ikastetxe publikoetako zuzendariak Lituanian izan dira herrialde horretako LH ezagutzeko. Besteak beste, Vilniuseko (herrialdeko hiriburua) eskola bat bisitatu dute, eta bertako irakasleekin esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetzarako loturak ezarri ahal izan dituzte.

Euskal zuzendariek aukera izan dute ikasleen jarduerak eta esperientziak ezagutzeko eta proiektu bateratuak ezartzeko aukera aztertzeko.