CIFP Mendizabala LHIIk, CIFP Ciudad Jardín LHIIk, Eraiken CIFP Construcción LHIIk eta Arkautiko Nekazaritzako CIFPk enpresa-ideien erakusketan parte hartu dute, Gasteizko Santa Barbara plazan.
73 enpresa-ekimen aurkeztu dira aurtengo edizioan, aurreko urtean baino 26 gehiago. Ikasenpresaren esparruan, Lanbide Heziketako ikasgeletan sortutako proiektuak dira. Programa horren helburua ekintzailetza sustatzea da, ikaskuntza praktikoko metodologia baten bidez.



Saray Zarate Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun diputatuak, María Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismo zinegotziak, Ane Miren de Ariño Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariak eta Idoia Aguillo Vital Fundazioko zuzendari exekutiboak ere bisitatu dute azoka, 10:00etatik 13:00etara.




