Laudioalde BHIko, Mendizabala LHIIko, Ciudad Jardín LHIIko, Eraiken LHIIko, Zaraobe LHIIko eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHIIko ikasleek, guztiak Ikaslan Araba sareko ikasleak, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Confebaskek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan antolaturiko ekitaldian hartu dute parte, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ekitaldian, 600 diploma banatu zaizkie hainbat espezialitatetako ikasleei, EAEn urtero heziketa-ziklo bat amaitzen duten 11.000 ikasleen ordezkariei. Era berean, ikasleei beren prestakuntza osatzeko aukera eman dieten enpresei ere aitortza egin zaie.
Ekitaldian, besteren artean, Confebasken presidente Eduardo Zubiaurrek, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalok hartu dute parte.