eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Arabako Gabonetako Postal Lehiaketaren irabazlea badago

Enara Redondo CIFP Mendizabala LHIIko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Irudi eta Soinu Zikloko ikasleak irabazi du Arabako LHko Ikastetxe Publikoen Elkartearen Gabonetako Postalen Lehiaketaren lehen edizioa.

Susana Sáenz Ikaslan Arabako gerenteak eman ditu sariaren 125 euroak. Saenzek zoriondu egin du irabazlea, eta beste ekimen batzuetan parte hartzen jarraitzera animatu du.

Gazteen artean adierazpen artistikoa eta Gabonetako espiritua sustatzea helburu duen lehiaketak irudimenez betetako proposamen ugari jaso zituen.