eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Arabak Tknikaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du

Errenteriako Tknika Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak 20 urteko historia ospatu du, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua buru izan duen ekitaldi batekin. Ekitaldian Tknikako zuzendari Pili Alonsok eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labakak ere parte hartu dute, eta instalazioak bisitatu dituzte, laurogeita hamar pertsona ingururekin batera. Horien artean zeuden Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendariak eta beste erakunde laguntzaile batzuk.

Sailburuaren hitzetan, «Tknika Lanbide Heziketa ulertzeko modurik onenaren ikurra da: lurraldean errotutako Lanbide Heziketa, munduari irekia, enpresen errealitateari lotua eta pertsonengan eta haien garapenean oinarritua».