Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean, lan-eskaintzak, prestakuntza-aukerak eta enpresa parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango da. IV. edizio honetan, 200 enpresa eta erakundek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Horietan, 400 enplegu eskaintza baino gehiago eta 2.000 lanpostu inguru eskainiko dira.
Oraindik garaiz zaude zure datuak osatzeko, CV barne. Lanbiden izena emanda dauden pertsonek beren CVa deskargatu ahal izango dute Mi Lanbidenet sartuz, eta gero plataforman erantsi. Une horretatik aurrera, erakusketarien informazioa eskuratu ahal izango duzu, baita elkarrizketak eskatu ere.