Scuola Centrale di Formazione sareko Pavoniano Artigianelli de Trento Institutuko zazpi irakasle Euskadin izan dira. Bisitaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketa eta ETHAZI metodologia sakonago ezagutzea izan da. Metodologia horretan, heziketa-ziklo bakoitzeko ikasleak, lortu behar dituen gaitasun teknikoak eskuratzeaz gain, zeharkako beste gaitasun batzuk lortzen ditu, bere ibilbide profesionalean lagunduko diotenak.
Segizioak CIFP Mendizabala LHII bisitatu zuen, baita CIFP Hostelería LHII Gamarra ere, gure ikastetxe publikoen sareari lotutako zentroak, Ikaslan Araba. Euskaditik igarotzean, CIFP San Jorge LHIren instalazioak (Santurtzi) eta Tuboplast enpresaren instalazioak (Gasteiz) bisitatzeko aukera ere izan zuen.