Ikaslan Arabako parte garen ikastetxeek jardunaldi irekiak izango ditugu otsailaren 1etik apirilaren 5era. Aste horietan zuen esanetara izango gaituzue, bai goizetako jardunetan bai arratsaldetakoetan, ikasle-taldeek beren tutore, irakasle, guraso eta abarrekin gure instalazioak ikusteko era izan dezaten eta gure hezkuntza-eskaintzari buruz nahi duten informazio guztia jaso dezaten.
Aurten berriz, ikastetxeetarako joan-etorriak autobusez egiteak eragindako kostuak bere gain hartuko ditu Ikaslan Arabak; horretarako, bada, interesa duten ikastetxeek konpainia hauekin hitz egin beharko dute. Hona: Autobuses ONIEVA (tel.: 946726445) edo beste konpania eskualde batzuekin lotuta.
Bidaia zertarako den adierazi behar zaie eta faktura Ikaslan Arabara bidaltzeko esan.
Nahiago baduzue gu zuen ikastetxeetara joatea eta argibide gehiago ematea, deitu beldurrik gabe.