Zientzia, teknologia eta jasangarritasuna dira Arabako lanbide heziketako ikastetxe publikoek landu dituzten proiektuen oinarria. Aste honetan proiektuen emaitzak aurkeztu dira. Esperientziak eta ikaskuntzak partekatuta, ikasturte honetako ekimenei amaiera emango zaie.
Ikasleek eta talde arduradunek aurkeztutako proiektuen artean, hainbat ekimen daude:
130 ikaslek eta 14 irakaslek osatutako talde batek “Pan con valor” ekonomia zirkularreko proiektuan parte hartu dute. Zeliakoentzat egokia den ogi bat garatu du, tomate, banana eta laranja irinak erabiliz.
Adimen Artifiziala 0 ndAAkin iritsi da sukaldera. Proiektu honetan, elikadura hondakinak sailkatzeko eta murrizteko irudiak aztertzen dituen AA sistema bat garatu da.
«Remaket» -ekin sareko maketa industrialak konektatu dira, LHko edozein ikastetxetako ikasleek urrunetik erabili ahal izan ditzaten.



