Sariaren hirugarren edizioan, Ander Urigoitiaren CO2 TTN Measuring proiektua izan da garaile. Iurreta LHII ko titulatuak ikasgeletako CO2 kontzentratua monitorizatzeko sistema bat proposatu du, ikasgelen aireztapena COVID-19aren transmisioa prebenitzeko egokia den ala ez neurtzeko baliagarria dena. Ikasgelan instalatutako sentsore-sistema bati eta LoRa teknologiari esker, Anderren proiektuak aukera ematen du energia-kontsumo oso txikia duten sentsoreen bidez bildutako datuak urrutitik monitorizatzeko
#TelekoSaria Itelazpik eta Ikaslanek 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan antolatzen da. Hitzarmen horren bidez gauzatzen dira, batetik, Itelazpik euskal hezkuntza-sistemaren garapenean laguntzeko duen asmoa; eta bestetik, ikastetxe publikoen sareak gure ikasleen prestakuntza akademikoari balio erantsia emango dioten formula eta aliantzak gauzatzeko duen nahia.