eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

IES Francisco de Vitoria BHIko Turismoko ikasleen esperientzia praktikoa FITURen

Francisco de Vitoria BHIko “Gida, Informazioa eta Laguntza Turistikoak” Lanbide Heziketako Goi Zikloko ikasleak Fiturren daude jada. Ibai Ruiz Montoya, Euskadiko standean, eta Laura Rudel Ayerra lankidea, lan guneko standean, enpresen kontsultei erantzuten. Biak bat datoz esatean “publikoarekiko interakzio horrek, benetako ingurune profesional horretan, haien prestakuntza akademikoa osatzen duela, haien profila aberastuz eta lan merkatuaren erronketarako prestatzen lagunduz”.

Guztira, IKASLAN Euskadiko lanbide heziketako ikastetxe publikoen sareko sei ikasle joan dira Madrilera: bi Gasteizkoak, bi Bilbokoak eta bi Donostiakoak. Nerea Fernández de Ortega, Francisco de Vitoria BHIko Zikloko praktiken eta lan-poltsaren arduraduna, taldeko koordinatzaile gisa laguntzen die. “Ikasleek arreta eta komunikaziorako funtsezko trebetasunak garatzen dituzte, eta etorkizuneko roletarako prestatzen ditu sektorean. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu erakunde publikoei hezkuntzaren arloan laguntzeagatik, haien ekarpena funtsezkoa baita ikasleentzat ”, adierazi du Fernández de Ortegak.

5 URTEKO LANKIDETZA EUSKADIKO LHren ETA BASQUETOURREN ARTEAN

LHko ikastetxeak oso pozik daude duela bost urte Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin irekitako lankidetza-ildoarekin. Akordio horren arabera, Turismoko Goi Mailako Zikloa ematen duten LHko hiru ikastetxe publikoetako ikasleek (Gasteizko IES FRANCISCO DE VITORIA BHI, Donostiako IES XABIER ZUBIRI MANTEO BHI eta Bilboko CIFP ELORRIETA-ERREKAMARI LHII) parte hartu ahal izan dute Foroetan, Azoketan eta Turismo eta Enplegu Mahaian.

Nerea Fernández de Ortegak bereziki azpimarratu nahi du Basquetourrek aurten konpromiso horrekin jarraitu ahal izateko egin duen ahalegina. “Eskerrak eman nahi dizkiegu beren lanarekin Turismo Sailaren apustu estrategiko hau gauzatzen lagundu duten pertsona askori, arlo horretan profesional hobeak lortzeko”.