eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Gaur hasiko da LHn aurrematrikula egiteko epea, eta ekainaren 18ra arte iraungo du

Gaurtik (maiatzak 31) ekainaren 18ra (ostirala) arte zabalik egongo da Lanbide Heziketako ziklo bat egiteko derrigorrezko aurre-izen-emate epea datorren ikasturtean.

Aurrematrikula egin ahal izateko, beharrezkoa da ikasketak idazkaritza-ordutegian egitea aukeratu den ikastetxera hurbiltzea. Hemen ikus dezakezue IKASLAN ARABA ZENTRUEN kontaktua (telefonoa eta helbideak).

Online ere egin daiteke, ikasgunearen bidez. IKUS LAGUNTZA-GIDA

Aurreinskripzioan eska daitekeen plaza kopurua ez dago mugatuta; beraz, komeni da gutxienez 10 aukera sartzea eskabidean, plaza lortzeko aukera gehiago egon daitezen.