Euskarazko lana eta prestakuntza sustatzea helburu duen Hizkelan jardunaldia urriaren 22an izango da CIFP Zornotza LHIIn. Lanbide Heziketarekin eta lan-munduarekin lotutako gaiak jorratuko dira: Lanbide Heziketako material berriak euskaraz, normalizazio-jardunbide egokiak ikastetxeetan, Iraunkortasuna Lanbide Heziketan, euskara-ikastaroak ikastetxeetan, hizkuntza-eskakizunak eta Euskararen Dekretu berria, besteak beste. Interesa duten guztiek urriaren 11 baino lehen eman beharko dute izena.