eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Hezkuntzako sailburuaren, LHko sailburuordearen eta Ikaslanen arteko bilera

Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak hasitako bilera-sortaren barruan, bilera garrantzitsua egin da aste honetan. Sailburua, Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera, Ikaslan LHko ikastetxe publikoen elkarteko hiru lehendakariekin bildu da: Idoia Atxaga (Bizkaia), Isidro Zaldua (Gipuzkoa) eta Javier Otxoa de Alaiza (Araba).

Topaketa honek Euskadin lanbide-heziketa publikoa indartzen jarraitzeko konpromisoa azpimarratzen du, egungo erronkei helduz eta lankidetzarako aukera berriak aztertuz, bai eta Hezkuntza Sailak zehaztutako ildo estrategikoetan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa ere.

Ateak zabalik eta aurrematrikula