Eskaera egiteko epea 2026ko maiatzaren 4tik 22ra egongo da zabalik, bai aurrez aurre, bai online. Ondoren, espediente akademikoa edo beste edozein dokumentazio osagarri ekainaren 30era arte aurkezten ahalko da. Izen-emateak online egin daitezke ikasgunearen bidez edo ikasi nahi duzun Araba ikaslan sarearen zentroan, idazkaritzako ordutegia lehenago egiaztatuz.
Onartutako pertsonen behin-behineko zerrendak uztailaren 6an argitaratuko dira, eta erreklamazioak aurkezteko epea uztailaren 9ra artekoa izango da; behin betiko zerrendak, berriz, uztailaren 13an jakinaraziko dira.
Matrikula-prozesua hainbat fasetan garatuko da uztailean. Ohiko aldia hiru fasetan banatuko da uztailaren 13tik 22ra bitartean, eta ezohiko aldia uztailaren amaieratik urriaren 16ra arte luzatuko da, ikaspostu hutsak badaude.



