“Global Training” nazioartekotzeko beketako bat eskatu duten Arabako gazteak elkarrizketatu dituzte Ikaslan Mobilityko ordezkariek Mendizabala LHIIan. Elkarrizketa horiek uztailaren 18a baino lehen hasitako hautaketa-prozesuaren parte dira, egun horretan ixten baitzen izena emateko epea.
Aukeratutako pertsonek Ikaslan Mobilityk AFMrekin batera kudeatzen dituen 80 beketako batez gozatu ahal izango dute. Beka horrek 6 eta 12 hilabete bitartean AEB, Txina, India edo Australiako enpresetan lan egiteko aukera eskainiko die, baita Italia, Alemania edo Portugalen ere.
Mugikortasun-beka horiek hilean 1. 530 €-ko zuzkidura dute, eta urritik aurrera hasiko dira baliatzen.