eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Gamarrako Ostalaritza Eskolako jatetxea ireki dute udako geldialdiaren ostean

Dastatzeko menua irailaren 24an hasiko da, eta 29an eguneko menua (hurbiltasuna) eta buffet zerbitzua eskainiko dira.

Ikastaro honetarako eskaintza gastronomikoa honako hau izango da:

Eguneko menua (hurbiltasuna) astearteetan eta asteazkenetan eskainiko da, 13:30etik 14:30era.
Buffet zerbitzua astearte eta asteazkenetan ere eskainiko da, 13:45etik 14:30era.
Dastatzeko menua ostegunetan eta ostiraletan izango da, 13:30etik 14:30era.

Jatetxean eskaintzen diren zerbitzuez gain, irailaren 30etik aurrera eramateko janari zerbitzua eskaintzen hasiko dira. Interesa duten pertsonak asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan hurbildu ahal izango dira, 14:00etatik 16:00etara.

Azkenik, Produktu landuen denda, sukaldaritzakoa, gozotegikoa eta okindegikoa, urriaren 2an irekiko da, astearte, asteazken, ostegun eta ostiral guztietan, 13:30etik 15:30era.

Ateak zabalik eta aurrematrikula