Joseba Carmonak eta Argoitz San Martínek, Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako Goi Mailako Zikloko ikasleak eurak, lehen saria eskuratu zuten V. Quescream Sukaldaritza Txapelketan, Leioako Ostalaritza Eskolan.
Azken edizio honetan, Estatuko sei autonomia-erkidegotako 30 ostalaritza-eskolak hartu zuten parte. Hauek dira epaimahai profesional batek finalerako hautatu zituen zortzi proposamenak: ESHB (Bilbo), Leioa eta Galdakao (Bizkaia), Gamarra (Gamarra, Araba); Fragas do Eume (Pontedeume, Coruña), Paseo das Pontes (Coruña), Esengra (Ferrol, Coruña) eta Vilamarín (Vilamarín, Ourense).
8 ostalaritza-eskolatako 16 hautagaiak binaka lehiatu ziren brunch-menu berritzailea lortzeko, betiere gazta-krema oinarri hartuta.