Francisco de Vitoria Gizarteratze Zikloko 1. mailako lau ikaslek Gurea Geroaren eskutik Zaintzaren etorkizunari buruzko Txostena aurkezteko Legebiltzarreko jardunaldi batean parte hartu dute aste honetan.
Gurea Geroa plataformak gizartean parte hartzeko gune bat eskaintzen die euskal gazteei, gazteek garrantzi sozialeko gaiei buruz dituzten kezkak, beharrak, iritziak eta proposamenak aztertzeko eta identifikatzeko. Gizarteratze Zikloko 1. mailako ikasleak prozesu horren parte izan dira. Zainketen gaiarekin loturiko galderei erantzun diete, eta eztabaida-saio batean parte hartu dute zaintzak zaintzaileen bizitzari nola eragiten zaion aztertzeko, bereziki gazteengan, erantzukizun hori beren gain hartzen dutenean.
Venus Reguero Conde, Paola Abril Velasco, Mónica Varela Sousa eta Chloe Martinez Villar gure ikasleak arduratu dira azterlanaren ondorioak Legebiltzarreko taldeetako ordezkariei helarazteaz, izandako maiatzaren 4eko jardunaldian.






