eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Eusko Jaurlaritzak 271 milioi inbertituko ditu 2029ra arte hezkuntza sistemaren eraldaketa digitalean

‘Adimen Digitala ‘Planak hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bideratzen duten sei printzipio ditu oinarri: prestatutako pertsonen garapenean laguntzea, aniztasunarekiko arreta eta ekitate digitala bultzatzea, hezkuntza hibridoa, malgua eta irekia eskaintzea, burujabetza digitala bultzatzea, segurtasun digitala bermatzea eta teknologiaren erabilera segurua, osasungarria eta arduratsua sustatzea.

Neurri nagusien artean, software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa (IRADI) garatzea, segurtasun digitala eta datuen babesa sustatzea eta irakasleen prestakuntza teknopedagogikoa indartzea nabarmentzen dira.

Estrategiak euskarazko hezkuntza-baliabide irekiak eta eduki digitalak sustatuko ditu. Gainera, teknologia digitaletan oinarritutako metodologia berritzaileak bultzatuko ditu irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzeko.

Helburua da ikastetxe bakoitzak «dagokion erritmoan egin ahal izatea, bere beharrei eta testuinguruari erantzunez».

Ateak zabalik eta aurrematrikula