Sareko lana eta bikaintasun-zentruen esperientzia dira, hain zuzen ere, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok Europako Batzordeak eta Eskualdeen Europako Batzordeak antolatutako “eskualdeen eta hirien zeregina kalitate handiko ikaskuntzen ezarpenean” jardunaldien inaugurazio-hitzaldian azpimarratu dituen bi puntuak.
Arevalok gogorarazi duenez, 2018an Europako Batzordeak erreferentzia gisa hartu zituen Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika (Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikaturako Zentroa), bikaintasun-zentroen ekimen europarra abian jartzeko. Sailburuordeak berretsi duenez, “Formula horrekin lan egiten jarraitu behar dugu, hau da, sarean lan egin”.
Jardunaldi horietan, halaber, mahai-inguruan parte hartu dute Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta Iñigo Araiztegui Tknikako (Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Nazioartekotze arduradunak.