“Pertsonen eta gizartearen zerbitzura dagoen Lanbide Heziketa” lelopean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak planaren helburuak eta ildo estrategikoak aurkeztu ditu.
LH Euskadi 2030 Estrategiak bost ardatz estrategiko ditu: talentuaren garapena, berrikuntza eta ekintzailetza, jasangarritasuna, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea. Ardatz horiek 20 helburutan eta 37 ekintzatan zehazten dira, eta segimendu-sistema bat eta berrikuspen bat dute aldiaren erdian. Planak LH inklusiboago eta malguago baten alde egiten du, enpresarekin konektatuta eta etengabeko hobekuntzara bideratuta, eta 340 milioi euroko inbertsio zenbatetsia izango du 2026-2030 aldirako.
Hezkuntza, enpresa eta gizarte arloko 300 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute LH Euskadi 2030 Estrategiaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Iberdrola Dorrean.
Azken hamarkadan, LHko matrikulazioa % 33 hazi da, eta, gaur egun, 51.600 ikaslek baino gehiagok erantzun diete prestakuntza-premia horiei. Eredu hori 20.000 enpresa baino gehiagoren lankidetzan oinarritzen da.





