Ikaslanek SAAM (Supporting Alliance for African Mobility) proiektuan parte hartu du, orain arte bi kontinenteen artean Lanbide Heziketa lantzeko ekimenik handiena.
IKASLANeko hiru ikastetxek parte hartzen dute Europar Batasunak finantzatutako proiektu honetan: CIFP Eraiken LHII eta Murgia BHI, Araban, eta CIFP Don Bosco LHII, Gipuzkoan.
4 milioi euroko zuzkidura du proiektuak, eta Afrikako 17 herrialdetan lanbide-heziketa hobetzen eta modernizatzen laguntzea du helburu. Gainera, helburu hauek ditu: eskualdeen arteko ideien eta tekniken trukea sustatzea, irakasle eta ikasleen trebetasunak hobetzea, kudeaketaren eta prestakuntzaren kalitatearen estandarrak hobetzea eta LHko ikastetxeen curriculum-ibilbidea hobetzea.
Afrikako ordezkaritzaren bisita
Irakasle afrikarren ordezkaritza batek Araba ezagutzen du egunotan, Errenterian astebeteko lana egin ondoren. Irakasleek aukera dute LHko ikastetxeetan garatutako hainbat berrikuntza-proiektu ezagutzeko, LH Dualean sakontzeko, Arabako irakasleekin esperientziak partekatzeko, edo probintziako beste ikastetxe batzuk ezagutzeko, proiektuan zuzenean parte hartzen dutenez gain, hala nola CIFP Gamarra Hostelería LHII edo CIFP Arkaute.
Hitzordua osatzeko, inguruko hainbat gune turistiko bisitatuko dira. Gasteizko alkate Gorka Urtarak datorren astelehenean, martxoaren 7an, hartuko du ordezkaritza hori Udalean.
Proiektuak LHko profesionalen eta ikasleen mugikortasuna bultzatzen du
Lehenengo fasean, parte hartu zuten ikastetxeetako irakasle batzuk Kamerunera eta Kenyara joan ziren. Txaderako eta Sudanerako aurreikusitako mugikortasunak eten egin ziren bi herrialdeek garai hartan bizi zuten egoera politiko larriagatik. Bigarren etapa honen ondoren, non Afrikako irakasleen bisita jaso genuen, proiektua ixteko, Euskadin hainbat arlo teknikotako afrikar ikasle taldeak hartuko ditugu.