Maiatzaren 28an, ostirala, amaituko da TKnikak antolatutako Ethazi ikaskuntza-testuinguru berriari buruzko prestakuntza-jardunaldietan izena emateko epea.
Ekainaren 7tik 10era bitartean, Ethazi testuinguruan nolabaiteko esperientzia eta/edo prestakuntza duten irakasleei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira.
Saio horietan, Ethazi metodologiak dakarren ikaskuntzaren ikuspegi-aldaketan aurrera egitea ahalbidetuko duten gakoak eskainiko eta partekatuko dira.