eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Erasmus + mugikortasun-proiektu berriak onartu dira

Programa berria are nazioartekoagoa da, eta, horrela, herrialde elkartuekiko (mundu osoko herrialdeak) lankidetza ahalbidetzen da, orain arte Goi Mailako Hezkuntzari erreserbatutako lankidetza, Lanbide Heziketaren sektorera zabaltzen dena.

Hezkuntza-sektore horretan, 29.147.333 €bideratuko dira; horietatik 25.569.857 €mugikortasun-proiektu egiaztatuetarako izango dira, eta 3.577.476 €, berriz, iraupen laburreko mugikortasun-proiektuetarako, ikasleen eta langileen mugikortasunak finantzatzeko Oinarrizko LHko, Erdi Mailako LHko eta profesionaltasun-ziurtagirietako zentroetan, bai eta etengabeko lanbide-heziketa ematen duten erakundeetan ere, Europako beste herrialde batera joango baitira praktikak egitera enpresetan, hurrenez hurren.

Deialdi honetan, Lanbide Heziketaren sektoreko mugikortasun-proiektuen bidez parte hartzeko modalitate berriak sartu dira. Horrela, lanbide-gaitasunen lehiaketetan (1-10 egun) parte hartzen duten ikasleen mugikortasunak finantzatzeko aukera, langileek ikastaroak eta prestakuntza egiteko aukera eta Europako beste herrialde batzuetatik datozen eta prestakuntzan ari diren irakasle eta hezitzaileen harrera barne hartzen dira.

ONARTUTAKO PROIEKTUAK

Lanbide Heziketaren sektorean hezkuntza nazioartekotzeko proiektuetan parte hartzeko interesak eta eskariak gora egiten jarraitzen dute Erasmus+ programari esker. Deialdi honetan 456 eskaera aurkeztu ziren eta, guztira, 441 proiektu hautatu dira: 345 mugikortasun-proiektu egiaztatu eta iraupen laburreko 96 proiektu. Horiei esker, 10.554 mugikortasun egingo dira gure herrialdeko ikasleen, titulatu berrien eta irakasleen artean.

2021ean, Europako Batzordearen ‘ErasmusPRO’ edo iraupen luzeko ikasleen mugikortasunen ekimenaren arrakasta nabarmentzen jarraitzen du, hiru hilabete baino gehiagoko Europako herrialde batean ikasleek praktikak egiteko egonaldiak sustatzeko.

Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaria nabarmen handitu izanak eta mugikortasunen iraupenak gora egiteak Erasmus+ nazioarteko mugikortasunak Lanbide Heziketaren sektorean duen onarpen handia islatzen dute: parte-hartzaile kopurua % 112 igo da 2014tik.

ZENBAKITAN

Ikasleek 48 eta 66 euro arteko laguntzak jasoko dituzte egunean, destinoko herrialdearen arabera, atzerriko egonaldia egiteko mugikortasun-aldiko 1. egunetik 14. egunera bitartean; eta 34 eta 46 euro artekoak, berriz, 15. egunetik gehienez urtebete osatu arte.

Irakasleek eta prestakuntzako gainerako langileek 91 eta 117 euro arteko laguntzak jasoko dituzte egunean, destinoko herrialdearen arabera, atzerriko LHko ikastetxeetan eta enpresetan prestakuntza-ikastaroak eta behaketa-egonaldiak egiteko mugikortasun-aldiko 1. egunetik 14. egunera arte; eta 64 eta 82 euro artekoak, berriz, egunean, 15. egunetik gehienez urtebete osatu arte.

Gainera, bidaia estandarretarako, parte-hartzaileek 23 eta 1.500 euro arteko bidaia-laguntza jasoko dute, helmugako herrialderako distantziaren arabera, eta bidaia ekologikoa bada, 210 eta 610 euro artekoa izango da jasoko duten laguntza.

Lanabes programak etengabe bultzatzen du euskararen erabilera Arabako enpresen esparruan, eta fase berri bat aurkeztu du gaur, sektore sozioekonomikoari eskaintzen dizkion baliabideen kopurua handitzeko.

LANEKIren bidez, LHko zentroei eta enpresei prestakuntza emango zaie LH duala euskaraz egiteko. Euskararen egoeraren diagnostikoa azkar egiteko tresna bat jarriko zaie eskura.

Iaz, 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen sustapenari eta erabilerari buruz dagoen interes-maila aztertzeko landa-lana egin zuen Foru Aldundiak. Gaur egun, lurraldeko 24 enpresak egin dituzte euskara planak eta 192k Bai Euskarari ziurtagiria dute.

Ekitaldian parte hartu dute Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Pascual Gomez SEAko presidenteak. Halaber, beste eragile batzuen artean, Javier Ochoa de Alaiza Ikaslan Arabako presidenteak parte hartu du ekitaldian.