eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Murgia BHI eta Vital Fundazioa, ingurumenaren babesarekin elkartuta

‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza ‘da gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko ekimen berria, Murgia BHIk, Ikaslan Arabak eta Vital Fundazioak sinatutako hitzarmenaren emaitza.

Garapen Iraunkorreko 15. Helburua (Lurreko Ekosistemaren Bizitza) ardatz duen proiektu honen helburua lankidetza-esparru bat finkatzea da, gure lurraldean biodibertsitatearen aldeko inplikazio-ekintzen bidez ingurumen-hezkuntzako kanpaina bat garatzeari lotutako proiektuak egin ahal izateko. Tokiko ekintzak garatuko dira, hala nola tximeleten oasia egitea edo landaketa txikiak egin ahal izateko bankalak jartzea.

‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat ‘ekimenaren lehen edizioa Gorbeialdeko Koadrilan izango da, 2022an lurraldeko beste leku batzuetara haziz. Webgune honen bidez programa sakonago ezagutu dezakezu.