eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ciudad Jardín LHIIk “LH eta enpresa” programa hasi du gaztez beteriko auditoriumean.

Washingtonen bizi den Maite Salazar gasteiztarrak, GMACko marketin-zuzendari exekutibo eta graduondo-prestakuntzan aritzen denak, eman dio hasiera areto nagusian, ikaslez eta enpresaz gainezka. 

Hizlariak nabarmen utzi nahi izan du ekonomia gero eta digitalizatuago honetan aldatzeko abiadurak gero eta enpresa azkarragoak, langile erabakitzaileagoak eta prestakuntza malguago eta praktikoagoa behar dituela.

AEBetako eta Europako multinazionaletan 15 urtetik gorako eskarmentua izanik,  Maite Salazar, zeinak enpresa-mundua eta etorkizuna bideratuko duten joerak ongi baino hobeto ezagutzen dituen, galderak erantzuten ibili da. Adibidez, enpresek zein lanpostu eskatzen dituzten gehien, zein profilen bila dabiltzan, zer espero duten langileek enpresa horietatik eta nola prestatu behar dituzten hezitzaileek etorkizuneko langileak teknologiak gero eta menderatuago duen munduan.