eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Txirrindularitza eta Lanbide Heziketa gertuago, iSport&Talent-en eta Ikaslan Arabaren arteko lankidetza-akordioari esker

Igor González de Galdeano txirrindulari ohiak, iSport&Talenten zuzendari exekutiboak, eta Javier Ochoa de Alaizak, Ikaslan Arabaren presidenteak, lankidetza-akordioa sinatu dute sare publikoko ikasleek CERATIZITen Machining Meets Cycling proiektuan parte har dezaten. IKASLAN sareko 13 ikastetxeetakoren batean Lanbide Heziketan ari diren txirrindulariak ezagutu ostean, bi jarduerak bateragarri egiten laguntzeko proiektua aurkeztuko zaie.

CERATIZIT IBÉRICA enpresa 2018ko abendutik dabil proiektua sustatzen, bere mekanizazio-industriara talentua erakarri nahian. Enpresak txirrindularitzan inbertitzen du, bereziki andrazkoenean. Hain zuzen, azpimarratu nahi izan du emakume txirrindulariek metalaren industrian oso gomendagarriak diren balioak dituztela eta baliook lan-eremu horretara eraman daitezkeela.

Horretarako, Machining Meets Cylcing by CERATIZIT proiektua sortu dute, iSport&Talentek garatua eta, 2019an, Kirol Kontseilu Gorenak eta ADB2020 PLANAk babestua. Helburua da txirrindularitza modu federatuan praktikatzen duten 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilengana iristea, industria hau haiek bezalako pertsonen bila dabilela jakin dezaten. Euskadin hasitako proiektua da, baina asmoa da Estatura zabaltzea eta nazioarteko onarpena erdiestea.

Era berean, txirrindulari horiek ziklo horietako bat egiten dutenean, laguntza eman nahi zaie praktikak eta prestakuntza DUALA kirol-jarduerarekin uztar ditzaten. Hori guztia ez da batere erraza, baina proiektua jaio da gazte batek Lanbide Heziketa egiten duenean eta txirrindulari izan nahi duenean izaten duen zailtasunaren berri emateko asmoz. Enpresak lagundu egiten dio, eta eragile guztien konplizitatea bilatzen du, bere kirol-prestakuntza eta prestakuntza akademikoa aurrera eraman ahal izateko, bata ala bestea aukeratu behar izan gabe.

Bideo honetan, ISPORT&Talentek garatu duen eta gure Elkarteak babestuta dagoen proiektu honen nondik norakoak ezagut ditzakezue: