eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Araba zentroak bisitatzen hasi da odol-emaileen autobusa

Dagoeneko hasi dira Ikaslan Arabako zentroetan odola ematen, LHko Ikastetxe Publikoen Elkarteak eta Euskadiko Odol Emaileen Federazioak 2015eko maiatzean sinatutako hitzarmenaren arabera.

Gure osasun-sistema mantentzeko ikasleen eta irakasleen artean modu altruistan odola emateak dakarren gizarte-beharra sustatu eta zabaltzeko, hitzarmen hau sinatu zen. Urtez urte berritzen da, eta dagoeneko bosgarren edizioa du.

Esteka honetan dituzue autobusaren ibilbidea eta datak.