eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ekainaren 15ean bukatuko da LHko urrutiko ziklo bat ikasteko aurrematrikula egiteko epea.

BirtLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHko Ikastetxe Integratuak datorren ikasturterako eskaintzen duen urrutiko modalitateko hamaika zikloetako batean aurrematrikulatzeko epea aurrez aurreko prestakuntzarako baino hiru egun lehenago amaitzen da.

Aurreko urteetako eskaintzari 3D animazioak, jokoak eta ingurune interaktiboak gehitu behar zaizkio aurten.

Goi-mailako ziklo hau lehendik eskaintzen zituen beste sei zikloei gehitu behar zaie: fabrikazio mekanikoaren diseinua, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, plataforma anitzeko aplikazioen garapena, web-aplikazioen garapena eta Administrazioa eta Finantza.

Erdi-mailan, BirtLHk lau titulazio eskaintzen ditu: instalazio elektriko eta automatikoak, osasun-larrialdiak, sukaldaritza eta gastronomia eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen arreta.