eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Arabaren bi ikastetxe Aiarako eskualdea suspertzeko ponentzian

Amurrioko Zaraobe institutuak eta Laudioalde BHIk atzo parte hartu zuten, Arabako Merkataritza Ganberako ordezkariekin batera, azaroan sortu zen txostenean, Aiarako eskualdearen egoera suspertzeko eta krisi horrek inguruko enpleguan duen eragina geldiarazteko.

Txosten hori Eusko Legebiltzarreko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntza Batzordean sortu zen, eta batzordekideek bi astean behin bilerak egitea erabaki zuten.

Ezkerraldean eta Meatzaldean eta Gipuzkoako Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia eskualdean abian jarritako urratsei jarraitu nahi die txostenak.

Arabako Laudio, Amurrio, Aiala, Artziniega eta Okondo herriez gain, ponentziak eskualde natural osoa aztertu nahi du, Bizkaiko Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo barne.

Topaketa horien ondoren egingo den diagnostikoari esker, krisiak eskualdeko enpleguan duen eragina leuntzen saiatzeko ezarri beharreko jarduerak zehaztu ahal izango dira. Halaber, langabeen prestakuntzari eta kualifikazioari lotutako ekimenak baloratuko dira, enpresa sarean antzematen diren beharren arabera.

Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako Departamentuaren bidez, malgutzea ahalbidetzen duten programak berrikusiko dira, Indartu programarekin egin den bezala. Programa hau Europako Batasunak kaltetutako eremu katalogatuetan soilik aplikatzeko bokazioarekin eta baimenarekin sortu zen. Hala ere, inbertsiorako diru-laguntzak ematen dituen programa da langabezia-tasa handia duten eskualdeetan aplikatzeko, hala nola Aiarako haranean.